Atxarre mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

San Pedro baseliza tontorrean
San Pedro baseliza tontorrean ©inaxio (20070713)
7449 klik
Altuera:312 m
Beste izenak: Atxerre
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Akorda
  • Kanala
Lurraldea:Bizkaia

Mendi txikia izanagatik jende asko erakartzen duen mendia da Atxarre, igoera errazekoa delako eta ikuspegi paregabea eskaintzen duelako Urdaibaiko itxasadarraren gainean. Ohiko abiapuntuak ekialdean dagoen Akorda auzoa eta HMan dagoen Kanala auzoa dira (San Martin ermitatik edo kanpinetik abiatuta). Bi bideak HEko lepoan elkartu eta artadia ebakitzen duen bide zabal eta eroso batean gora eginez heltzen dira tontorrera. Tontorrean karaitzaren gainean eraikitako ermita polit bat dago, San Pedroren izenean, gurutze handi bat, bi buzoi eta itsasadarrera begira egoteko gonbitea egiten duen balkoi ikusgarria. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Marua gertu gelditzen da, baina harako bidean ez dago halako egokitasunik.

Komentarioak

    Kaixo, Atxarrea mendi multzoko behekaldean bizi naiz ta azkotan
    igotzen naiz Atxarrera. Izatez mendi modura ez dauka interes handirik
    20 minutuko igoera edo besterik es duelako Ibarrangeluko Akorda auzunetik
    abiatuta; edonork eta edozelako materialarekin igoteko modukoa. Baina
    ikuspegiaren aldetik toki pribilejiatua da. Urdaibai guztia ikusi daitekeelako,
    Gernikaldeko ibaitik hasita Laida hondartzan bukatzen den arte eta itsasaldeko hainbat
    kilometro. Eguraldi onarekin igo behar da bestela ez da ikuspegiaz gozatuko itsasladeko
    lainoak bertan geratzen baitira. Goiz bateko paseo modura hartu daiteke eta asko kantsatu
    gabe. Zaindaria badauka, izatez tontorrean besaliza berritu bat dauka San Pedro zaindariduna
    beno baliogarri izatea espero dut, hurrengorarte

    Batzuetan, mendi txikiak("kolinak") ikuspegi ederrenak erakusten dizue.
    Oso polita benetan.

    lehengo astean egon ginen .Bizkaiako mendi ederrenetarikoa da aze ikuspegia:
    izaroko uhartea,bermeo,mundaka,suka-
    rrieta,gernika....

    ikusi dudan biztarik ederrenak daude, batez ere marea behean dagoenena, urdaibaiko erreka benetan espektakularra agertzen da, merea goian dagoenenean polita da baina ez da ainbestekoa

    Biderik ibiliena Ibarrangeluko Akorda auzotik da. (Bide batez, han jaten ondo emon eustien).
    Baina, badira beste bide batzuk:
    Ibarrangeluko Tremoia auzotik, Arteagako Muretagana auzunetik aurrera ikusiko dozu bideseinalea PR-en koloreekin.
    Kanaletik: beste PR bat.Eliza pasa kostalderantza eta ezkerretara, seinalea dago. Bide garbia eta, saria, ikusgarria: lehen erretekoak egozen gailurrean, baina, orain, apurtuta dagozela pentsatzen dot.

    Atxarretik Atxurkulura joateko Bizkaiko biraren ILaren seinaleak jarraitu.
    Adi Ibarrengelu-Laida errepidera heltzean, Ibarrangelurantz jarraitu, Erantz, eta ezkerretara, Ira, dagoen lehenengo baserri multzoko bidea hartu, Elantxobeko hilerrirantz,

    Kaixo mendizaleok.
    Atzo izan nintzen bertan eta liluratuta utzi nindien bertako ikuspegiak. Sekulakoak dira eta hori ikusteko pena merezi du. Aurretik Ereñozarren izan nintzen, eta han ere ikuspegia ederra da, baina aurrekaldeko mendiak tapatu egiten dute piska bat, beraz nire irudiko Atxarreko ikuspegia oraindik ederragoa da.

Near targets

San Pedro eraikina (7 m.) · Santa Maria Engrazia eliza (877 m.) · Akorda auzoa (924 m.) · Marua mendia (998 m.) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 57·ra, 57 guztira