Arranomendi mendia

zuriain·k

2009/07/17 - 11:44

Iruñeko Donibane Mendi Taldeak jarritako buzoia
Iruñeko Donibane Mendi Taldeak jarritako buzoia
©zuriain (2009-07-17)
2286 klik
Altuera:811 m
Beste izenak:
  • Ustelaga
  • Arromendi
  • Arronomendi
Abiapuntuak:
  • Ziaurritz
  • Utsi
  • Gaskue
  • Eguarats
Lurraldea:Nafarroa

Beste hainbatetan bezala, Mendien Katalogoaren erabakia bitxia izan zen: apalagoa eta oro har oso erakargarria ez den Txutxurru mendia aukeratu zuten zerrendarako, hurbileko Arranomendi bazter utzita. Bitxia, zeren hemen ez baitugu ezpel eta sasien artean ibili beharko gailur itxi bateraino iristeko, aitzitik, ongi zaindutako bideak tontor panoramiko bateraino eramanen gaitu. Bertan Iruñeko Donibane Mendi Taldeak jarritako buzoi handi bat ikusiko dugu.
Ibilbide ohiko eta gomendagarrienak San Urbano baselizara daramatenak dira. Ziaurriztik bide zabal bat iristen da tenpluraino. Gaskuetik autoz ere joan gintezke basoen arteko bazter eder horretaraino. Txangoa luzatu nahi izanez gero, inguruan ez da aukerarik falta: aipatu Txutxurruz gain, Aldaun mendia izanen dugu Berkineta lepoaz hego-ekialdera.

Komentariorik ez..

Near targets

Iturzubi mendia (620 m.ra) · San Urbano eraikina (806 m.ra) · San Andres eliza (833 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints