Skip to main content

Aguerri mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Ekialdeko isurialdea | ©inaxio (20030404)
Altuera
2.449 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Selva de Oza · Gabardito
Lurraldea

Oza aldeko mendi handienetako bat izanagatik Bisaurinen gertuko itzalak apaltzen du; ohiko igoerabidea ere harekin bateratua dauka eta aukera horretan beti tokatzen zaio bigarren izatea. Bide erabiliena Gabarditoko aterpetik abiatzen dena da, izen bereko sakanean barrena. Foratoneko lepora doan sendatik bereizten da bidea eskubialdean zutitzen diren hormatzar batzuen azpitik pasata gero eta erreka aldera jaisten da. Hura zeharkatu eta ezpel, larre eta harri artetik jarraitzen du bideak, Secus eta Foraton aldetik datozen errekak elkartzen diren gunera arte. Han Sekus aldetik behera datorren errekaren aldamenetik igotzen den bideari heldu beharko diogu elurrik ezean. Elurra izanez gero bada Bisaurin aldeko aldapan zeharbide bat Rincon de Secus izeneko larreetara eramango gaituena. Aterpe txiki bat edo beste topatuko dugu bidean, batean zein bestean. Rincon de Secus izeneko bailara ederrera irten eta gero, ezkerraldera jo beharko dugu, larreetan gora, Costatizaren magaleraino, eta han, Aguerriko lepoa bilatu. Lepora helduz gero tontorra bertan da, aldapa gogor baten ondoren. Elurrik ezean harriari heldu beharko diogu goi aldean eta elurrarekin, berriz, adi elurraren egoerari, iparraldeko isurialdea izanik oso gogorra egon baitaiteke (krapoiak eta pioleta komenigarri).

Hurrengo argazki panoramiko hau Castillo de Acher aldetik ateratako argazki parearekin osatua dago. Atzean, erdialdean ageri den tontor zuria da Aguerrirena. Faja de Aguerri deritzo eskubi aldean luzatzen den harresi ikusgarri horri.

Mendialdea*
Bisaurin

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Irailaren 13·an - 10:01etan·an

    Asko gustatu zait Bisauringo bizilaguna den mendi honen igoera. Gabarditotik hasi ginen ibiltzen, Hechon gaua pasa eta gero (festek ez zuten zarata handirik sortu bederen...).
    Basora sartzen den pista hartu behar da, GR zuri-gorriez markatuta. Ordu erdi daramagunean, panel bat agertzen zaigu bidegurutze batean eta Aguerri eta Bisauringo bideak banatzen ditu. Egia esan, ez da oso ondo bereizten argibidea, izan ere ia borratuta dago egun. Guk, adibidez, ez genuen ezta antzeman ere igoeran.
    Erreka zulora jaitsi eta zeharkatu. Hemen, Eibarko bikote bati jarraitzeagatik panorama ederrean sartu ginen, izan ere zuzen zuzen igo ginen Aguerri aldapa amaigabeetan zehar. 3 ordutan burutu genuen. Lainoa sartu-irten fasean egon zen goiz osoan, baina puntara iristean Zurizako katea (Peña Forca-Auñamendi), Midi d\'Ossau eta Balaitous antzeman genituen. Iruñatik hirukote xelebrea gehitu zitzaigun gailurrean.
    Jeitsiera bide normaletik egin genuen, bailara ederrean barrena. Totalera 6 ordu luze egun zoragarrian barrena.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi