Skip to main content

Adi mendia

eteneta·k

2005/06/09 - 22:18

Kixarramun (HE) aldetik ikusita | ©inaxio (2005-07-25)
Altuera
1.458 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Zilbeti · Urkiaga · Sorogain
Lurraldea

Euskal Pirinioko mendi handietako bat da Adi, bai bere altueragatik eta bai inguruetan handiagorik ez duelako. Urkiagako mendatetik abiatzen den igoera da errazena, baina askoz igoera politagoa egin daiteke Urepeldik abiatuta, Izterbegi ere bidean zapalduz. Jaisteko Iturrunburu aldera jo dezakegu, bide beretik ez itzultzeko.

Oso gertu (< 1.000 m)

ADIKO SOROA zutarria (448 m.) · ADIKO SOROA HEGO tumulua (452 m.) · ADIKO SOROA ekialde tumulua (573 m.) · ADIKO SOROA IPAR tumulua (587 m.) · ADIKO SOROA harrespila (598 m.) · ADIKO SOROA ekialde etxola hondoa (618 m.) · AGATUNGO LEPOA harrespila (701 m.) · GOROSTI BIZKAR harrespila (787 m.) · ARATUN etxola hondoa (908 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Pilotasoro eta Adi Sorogaindik Sorogain zuriain
Urepel .. Adi Urepel Juanjo
Urkiaga .. Adi BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Azaroaren 13·an - 21:42etan·an

    Neguan igota, elur beteta eta haize zakarrak jota ez zen oso gustukorik, beraz beste urtaro batean bueltatzea egin beharra, nahiz eta merezi zuen igoerak.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Uztailaren 16·an - 11:23etan·an

    Baten bat harrituta geratuko da, baina nire ustez Adi Euskal Herriko mendirik ederrena dugu. Atzo bertan egin nuen igoera Urkiagatik. Zoragarria! Ez naiz nekatzen joaten, gogokoen dudan aroa ekaina, uztaila delarik. Bertako pagadia sekulakoa da. Nekez aurki daiteke hor baino paraje egokiagorik bazkaldu eta siesta botatzeko. (Beste batzuk hondartzak nahiago dituzte. Hor konpon ez dakite bizitaz disfrutatzen!

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 16:11etan·an

    Bizpahirutan izana naiz bertan lainoa tartean nuela. Bakarrik behin nire hego haize kuttunarekin.
    Mendiak bere alboetatik ditu bi bide mitikoak: Urkiaga eta Sorogainetik. Biak dira ederrak, aukeran Urkiagakoa aukeratuko nuke.
    Urkiagan, Eugitik igota, eskubira jo behar duzue. Ezkerreko bideak Okorora eraman gaitzake hurrengo batean.
    Pistak zenbait kurba egiten ditu baso zoragarrian barrena, Mikel Anabitartek adierazi lez. Basotik ateratzean, hesi luzera aterako gara. Hesia gurutzatu eta ekin zuzen, eskubira, aldapa gogorrari. Behin gandorra erdietsita, ezkerretara jo, zilindrora iritsi arte. Bistak sekulakoak, Saioaren parekoak, Pirinioa gertuago dagoen abantailarekin.

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2012·ko Martxoaren 14·an - 00:42etan·an

    Nondik abiatuta behar da denbora gutxiago Izterbegi eta Adi takada berean egiteko, Urkiaga mendatetik ala Korrota lepotik (Izterbegi eta Patarramunho bitartean)? Eta zenbat denbora joan-etorrirako, leku bakoitzetik?
    Jon

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2012·ko Maiatzaren 17·an - 01:11etan·an

    Korrotatik Adira 55 minutu. Aditik Korrotara 35 minutu.
    Korrotatik Izterbegira 20 minutu. Izterbegitik Korrotara 15 minutu.
    Korrotako lepoa Izterbegi eta Adi artean dagoena da. Urepeletik igota asfaltoa dago Nafarroa Garaiaren eta Beherearen mugaraino: 1 km gehiago pista onetik Korrotaraino. Jon

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2012·ko Maiatzaren 21·an - 11:17etan·an

    Aurreko mezuan Korrota esaten den leku guztietan Isterbegiko lepoa ulertu behar da, Isterbegiko lepoa baita Adiren eta Isterbegiren artean dagoena. Korrotako lepoa Urepeleko alderantz dago, Isterbegitik iparralderantz, Isterbegi eta Patarmunho tontorren artean. Isterbegiren hegoaldean, esan bezala, Isterbegiko lepoa dago eta hortik abiatuta ulertu behar dira aurreko mezuan esaten diren denborak. Kilometro bateko pista ona ere, mugatik Isterbegiko lepora doa. Mugan bertan, asfaltoa amaitzen den lekuan, ezin da aparkatu; beraz, 1 km lehenago, Korrotako lepoan, edo 1 km aurrerago, Isterbegiko lepoan, aparkatu behar, Urepeletik asfaltoan oinez igo nahi ez badugu.
    Jon

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ADIKO SOROA zutarria (448 m.) · ADIKO SOROA HEGO tumulua (452 m.) · ADIKO SOROA ekialde tumulua (573 m.) · ADIKO SOROA IPAR tumulua (587 m.) · ADIKO SOROA harrespila (598 m.) · ADIKO SOROA ekialde etxola hondoa (618 m.) · AGATUNGO LEPOA harrespila (701 m.) · GOROSTI BIZKAR harrespila (787 m.) · ARATUN etxola hondoa (908 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi