Zazpi harrespildun multzoa. Bertako konglomeratuak eta inguruko hareharriak.
1.- Harrespila. 5,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 19 lekukok osatzen dute, euren artean 0,95 eta 0,20 m. tarteko 14 direlarik azpimarragarriak.
2.- Harrespila. Diametro 6 m.koa da I-H eta 5,50 m. E-M. Agerian dauden 15 lekukok osatzen dute, 0,60 eta 0,10 m. tarteko altuerako 9 azpimarragarriak direlarik.
3.- Harrespila. 7,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 20 lekukok osatzen dute, 1,75 eta 0,10 m. tarteko altuerako 14 azpimarragarriak direlarik (altuena, 1,75 m.takoa, besteetatik asko nabarmentzen zen, indusketa aurretik Iparralderantz eroria zegoen.
4.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 13 lekukok osatzen dute, 0,35 eta 0,10 m. tarteko altuerako 9 azpimarragarriak direlarik.
5.- Harrespila. 2 m. diametrokoa. Agerian dauden 6 lekukok osatzen dute, hauen altuera 0,28 eta 0,10 m. tartean dabilelarik.
6.- Harrespila. 3,60 m. diametrokoa I-H eta 3,50 m. EM. Agerian dauden 12 lekukok osatzen dute, 0,65 eta 0,10 m. tarteko altuerako 9 azpimarragarriak direlarik.
7.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Bertako azaleratze baten gainean eraikia, bere materialak aprobetxatuz. IEko kuadrantean ingurutik eramandako hareharrizko harlosa bat ikusten da.
Komentariorik ez..
Near targets
GUARDIAKO LEPOA harrespila (815 m.ra) · ALGORRIETA harrespila (939 m.ra) ·