Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:AÑES
Aurkitzailea(k):
Noiz aurkitua:
1968
Elementu kopurua:
1
Lurraldea:Bizkaia
Garaiera:480 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Oso nabarmena
Bibliografia:
Estudios de Arqueología Alavesa 1968, nº 3 p p. 35-44
Komentarioak
Near targets
Urduña (363 m.ra) · San Klemente (hondakinak) ermita (496 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Goiko Landetako trikuharria
Igo ditudan argazkiak Lendoñogoitiara doan errepediaren ondoan dagoen trikuharriari dagozkio. Atseden-leku batetako aparkalekuaren aldamenean. Ez nago ziur "Campas de la Choza" trikuharria den, "Goiko Landetako trikuharria" edo "Dolmen del Alto de las Campas" izenarekin ageri baita... Koordenatuak: ED50 30T X.496620 Y.4761350.
Deskribapena argazkiekin bat
Deskribapena argazkiekin bat datorrela dirudi: "Ubicación: Al pie de la Sierra Salvada. A la izquierda de la carretera Urduña-Lendoño de Arriba. Descripción: Túmulo circular formado por piedras de caliza y tierra. Cámara compuesta por 8 losas que limitan un espacio rectangular que tiende a cerrarse ligeramente a la entrada. Losas muy deterioradas. Dolmen largo abierto." (Carta Arqueológica de Vizcaya).
Kokapenaren informazioa eguneratu dut
Hala dirudi, bai...
Kokapenaren informazioa eguneratu dut.
Hau da, bai
Bai, hau da CAMPAS DE LA CHOZA trikuharria. Ez dakit zergatik aldatu duten izena, horrela argitaratu bait zen.
Eta ez da lehenengo aldia Euskadin eta Nafarroan izena aldatzen diotela megalito bati.
Agur bero bat!
Izen zuzena?
Izen zuzena Campas de la Choza da beraz?
Kuriosidadez... Zeinek jartzen dio izena megalito bati? Topatzen duenak?
Nik ikusi dudanagatik
Nik ikusi dudanagatik megalitoak aurkitzen diren lekuaren izena erabiliz izendatzen dira, leku berekoak eta mota berekoak zenbakiz bereiziz. Askotan zenbakiarekin batera Ipar|Eki|Hego|Mendebal gakoa ere eransten zaie, bereizketa egiten laguntzeko. Lekuaren izenarekin gertatutako zalantzen ondorioz-edo, hainbat kasutan bi izen desberdinekin ere agertzen dira. Hortik aurrerakoak Alfonsok hobeto azalduko dizkizu, mezua irakurtzen badu.
Apellaniz
Txuri-beltzeko argazkian Apellaniz arkeologoa ikus dezakegu, industu zuen urtean, 1968an.