Larrondo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Larrondoko gailurra azken maldetatik
Larrondoko gailurra azken maldetatik
©zuriain (2008-10-11)
2639 klik
Altuera:1.703 m
Beste izenak: Larrondoa
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Belagua
  • Mintxate
Lurraldea:Nafarroa

Belagoaren izkin batean dago, mendi handiagoen itzalean, eta badirudi inor gutxi akordatzen dela berarekin. Mendi erraza da, leuna, zorroztasunik gabea, aldamenean dituen Keleta eta Kartxelaren aldean. Behe aldean pinudiz inguratuta dago eta pagadiak ordezkatzen du hau goi aldean. Gainean larre zabalak, izenari dagokion bezala.
Mintxate izan ohi da ibilbide askoren abiapuntua, baina auto ez baimenduen trafikoa debekatu zutenetik, Belagoako ibilbideak aukeratu behar dira Larrondora igotzeko. Gomendagarriena Yeguazeros kasernatik 200 metrora abiatzen dena da, bide markatu baten bidez Lapatia lepora iristen baita. Asolaze kanpinera iritsi baino lehenxeago hasten den bidea da beste aukera: bide markatu batek Ekialterreako lepoan jarriko gaitu 40 bat minututan. Kontuz ibili zenbait mapa eta liburutan agertzen den Beltzako sakaneko bidetik, egun erabat itxita baitago.

Komentariorik ez..

Near targets

LARRONDO ? tumulua (221 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 28·ra, 28 guztira