LARRONDO ? tumulua

Abrau·k

2013/06/17 - 19:42

Larrondoa
Larrondoa ©Abrau (20130613)
2158 klik
Megalito mota:Tumulua
Megalito eremua:BELAGOA
Aurkitzailea(k):José Manuel Legarra
Noiz aurkitua (zaharra): 2013/06/13
Elementu kopurua: 1
Garaiera:1676 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Nabarmena da
Nola iritsi: Larrondo mendian. Intzagatik Larrondorako bidean, azken honen lehenengo gailurretik jeitsi eta horko lepoan dago kokaturik.

Komentarioak

    Ez dut inon honi buruzko daturik aurkitu; baina itxura osoa dauka. Honen hurbil badago beste aztarna bat, itxura onekoa. Gustatuko litzaidake den ala ez jakitea. Adituek dute hitza eta lana

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by Abrau

    Ez du ez itxura txarrik. Halako batean pasako dira Hilarriakekoak eta zerbait esango dute, baina aparte xamar gelditzen denez, itxoin egin beharko dugu seguraski...

    In reply to by Abrau

    Kaixo, Abrau! Oso itxura ona dauka, baina ez da eraztun tumulua, tumulua baizik.
    Hori bai, erdian depresio handia dauka, tumulu eta trikuharri asko bezala.

    In reply to by irundarra

    Esker mila irundarra zure erantzuna eta arretarengatik. Arrazoi osoa duzu, baina datuak jartzerakoan duda-mudatan ibili nintzen eta hura hautatu nuen. Erraten nuenez, honen hurbil badago beste aztarna bat eta egia errateko honek zalantza gehiago sorrarazten dizkit. Horregatik ez nuen jarri; baina orain jarriko dut azter dezazuen. Ea zer iruditzen zaizuen.

Near targets

Larrondo mendia (221 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 3·ra, 3 guztira