Zubia, Anunzibai familiak bertan zeukan burdinola ibaiaren bestaldetik zegoen Errege-bidearekin lotzeko eraiki zen. Ingeniaritza aldetik oso lan bitxia da. Harrizko bi lehoiren irudiak daude bertan, baina bereziki nabarmentzekoa da garaitza-arku sakratua; arkuaren gainean hiru irudiz osatutako garezur-ganga aurkitzen dugu. Zubian jabearen eta aliantzen armarriak daude; baita bi inskripzio ere. Horietariko batean 1741an zubia egiten ari zen Martín de Larrea hargina aipatzen da; eta bestean lanaren sustatzailea izan zen Ignacio de Aranda jauna, Falceseko Markesa. Gainera, Antonio de Vega diseinugileak Falceseko Markesarekin, 1731ean, sinatu zuen lan-kontratua ezagutzen dugu. Seguruenik, maisu menditar hori izango zen proiektuaren benetako arduraduna.
Komentariorik ez..
Near targets
Anuntzibai burdinola (44 m.ra) · San Migel ermita (82 m.ra) · San Bartolome ermita (935 m.ra) ·