Iramendi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Zuziniateko zintzurretik, errepidetik ikusita
Zuziniateko zintzurretik, errepidetik ikusita ©inaxio (20050813)
2288 klik
Altuera:866 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak: Ezterenzubi

Donibane Garazitik Esterenzubira doan errepidean pasatzean erreparatzen da mendi honetan, Iparraldeko bizkarrean erakusten dituen haitz muturrak direla eta, Zuziniateko mendizintzurrean pasatzerakoan. Alde hartara erakusten duena baina gehiago ere badu ordea ikusteko mendi honek, izan ere handik hasi eta Ireiko lepora arteko eremu horretan haitz mutur horiek atontzen dute pasaia, ibiltariaren gozamenerako. Ez da zaila haitz horiek nonahitik saihestea, baina ez da bidezidor nabarmenik Zuziniate aldeko lehenengo aldapa horietan (iratzea ugari -eta akainak- eta laharra tarte bakan batzutan). Ireiko lepotik Zuziniatera jaisten den asfaltatutako bide zabala erabil daiteke itzultzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 26·ra, 26 guztira