Altuera:789 m
Mendialdea:Oiartzualdea
Abiapuntuak:
- Otzaurte
- Etzegarate mt.
- Urtsuaran
Lurraldea:Idiazabal
Aztio handiaren itzalean gelditzen den mendi apala da Mendiurkillo, baina hark ez bezala nahiko txukun gordetzen du oraindik bere gailurra, amezti polit baten babesean. Harri pila txiki bat bakarrik ikusten da han, punturik gorena markatuz. HMko hegia ere nahiko garbi mantentzen du oraindik, txilar artean hazitako pinu bakan batzuk atondutako paisaia dotoreaz. Basogintzarako urratutako pistak baliatu ditzakegu mendiaren mendebaldeko lepora heltzeko; handik gora nahikoa da bizkarrari jarraitzea (sasia gailenduta egon daiteke tarte batzuetan).
Komentariorik ez..
Near targets
BIDAARTE I trikuharria (799 m.ra) · BIDAARTE II tumulua (918 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi