Madalen eta Aritzabal Hiriberritik ibilbidea

inaxio·k

2018/07/02 - 19:51

1180 klik
Abiapuntua: Hiriberri
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:550 m
Eskema: Hiriberri - Berastegiko harratea - Madalen - Olazabal - Aritzabal - Urbarango harratea - Hiriberri.
Luzera:13.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Ibilbide ederra iruditu zait, Madalengo gandorrekoa bereziki, baina baditu bere zailtasunak ere.

Arreta pixka bat jarri behar da Berastegiko harratearen inguruetan arrastoa jarraitzeko, baina behin Mendi bizkarrera igoz gero, Mendebaldera jotzen duen bidezidorra jarraitzea aski da tontorrera gerturatzeko. Tontorrera gerturatu ahala ezpela nagusitzen da eta azken bostehun metroetan, harkaitzarekin nahasten denean, arreta jarri beharra dago bidezidorra ez galtzeko (itzuleran asmatu ahal izateko batez ere, ez da batere atsegina ezpel artean trabatuta gelditzea!). Lainoa izanez gero leku arrikutsua izan daiteke!

Berastegiko harratera itzultzean bideak gandorrari jarraitzen dio, Olazabal aldera jotzen duen bidearen arrastoarekin topo egin arte. Hortik aurrera bidea ez da horren garbia (2018ko ekaina, hainbat zuhaitz daude erori eta bidean gurutzatuta), baina gora-behera gutxirekin eramango gaitu Aritzabalgo iparraldeko lepora. Tontorrerako joan-etorria egin eta Urbarango bide nabarmenari jarraitzea aski dugu Hiriberrira itzultzeko.

Udaberriaren amaieran egiteko aproposa.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
madalen-urbaran.gpx164.63 KB

Komentarioak

    Profile picture for user inaxio

    Egun honetantxe izorratu zitzaidan nere argazki kamara kuttuna eta bisorea ez zenez pizten "gutxi gora-behera" atera nituen ateratako argazki apurrak.