Zulozar mendia

zuriain·k

2017/11/27 - 09:29

Zulozar Esparatz aldetik
Zulozar Esparatz aldetik ©zuriain (20171126)
739 klik
Altuera:753 m
Beste izenak: Zuluzar
Mendialdea:Erreniaga
Abiapuntuak:
  • Arraitza
  • Belaskoain
Lurraldea:Nafarroa

Erreniegako mendikatearen mendebaldeko mendixka hau aitzakia izan daiteke Iruñetik gertuko txango labur bat egiteko, edo, denbora gehiago badugu, San Esteban gailurreraino jarraitzeko, eta bertatik mendilerroko beste gailur batzuetaraino jarraitzeko.
Gailurra baso itxian izanik, paisaia handirik ez bertatik. Bide egokiek eramanen gaituzte gailurretik oso gerturaino, baina azken metroetan kontuz ibili beharko dugu xendrak ez galtzeko, bestela ezpelek eta zuhaizkek arazo ugari jarriko dizkigute tontorra markatzen duen harri pilatxoraino iristeko.
Hoberena, Zuluzar eta Lardia tontorren artean pasatzen den bidea jarraitzea da. Jaisten hasten denean, metro batzuk jarraituko dugu, zuhaitz batean dagoen plastikozko seinale bateraino. Hortik, xendra ez oso markatu batek pare bat minututan jarriko gaitu goian.

Komentariorik ez..

Near targets

Arrigorria ermita (613 m.ra) · Arraiza kontzejua (894 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints