Montañora hego-ekialdetik igoera ibilbidea

Jose·k

2017/03/05 - 10:00

1257 klik
Abiapuntua: Villanedo
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:200 m
Luzera:2.30 km
Iraupena: ordu 1 15 minutu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik

Montañoren hego-ekialdean, autopista gainetik zeharkatzen duen zubiaren inguruak dira ibilbide honen abiapuntua. Igoerak bi zati ditu: aurrena, tarte batzuetan porlanezkoa eta beste batzuetan hartxintxarrezkoa den bide bat jarraitzen da; gero, bidezidor estu eta aldapatsu batean zehar igotzen da tontorreraino. Laburra da, baina pikoa bigarren zatian.

Autopistari paralelo doan bidetik hego-mendebalderantz igo behar da, eta eskuinerantz irteten den bidetik jarraitu iparralderantz. Tontorrean malkar txiki batzuk erakusten dituen muino txiki bat inguratzen du bide honek. Mendebalde norabidea hartzen denean, Montañoko kaskoa aurrez aurre ikusiko da. Ezkerretara irteten den bidetik lepora igo behar da, belardia zeharkatu eta maldan gora egiten duen bidezidorretik jarraitzeko. Pinudiaren ertzetik igotzen da, aldapa handiarekin, Montañoko tontor luzexkara iritsi arte. Altuera apaleko mendia izan arren, inguruko mendien, herrien eta itsasoren ikuspegi ederra eskaintzen du, Petronorreko instalazioei ezikusia eginez gero behinik behin.

Wikiloc IDa: 16649370
Hego-ekialdetik ikusita
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Montano.gpx14.21 KB

Komentariorik ez..