Altuera:935 m
Beste izenak:
Zalduzkarea
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Ezkarotze
- Jaurrieta
Lurraldea:Nafarroa
Beiegu mendiko adar bat dugu Zalduzkaraia, ibarretik jaisten den bizkar luze bat. Borda abandonatu eta pinudi sakoneko mendialdea da. Honezkero abererik ez dabilenez, bideak ixten hasiak dira, eta larreak sasiz betetzen. Mapa zaharrek bi puntu geodesiko seinalatzen dituzte inguru honetan: bat Zalduzkaraian eta bestea ipar ekialdeko adartxo batean, Txangaberro izeneko parajean. Hala ere, ez genuen tako geodesikorik aurkitu gailurretan. Hoberena, bideko zenbait tokitatik ikusiko ditugun paisaiak.
Komentariorik ez..
Near targets
Ezkaroze (842 m.ra) · San Roman eliza (883 m.ra) · Ezkaroze (889 m.ra) · San Pedro eraikina (892 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi