Anbotoko tontorretik Mariren kobara jaitsiera ibilbidea

Jose·k

2015/01/22 - 19:36

3539 klik
Abiapuntua: Anboto
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:200 m
Eskema: Anboto – Gerriko koba – Mariren koba
Luzera:1.40 km
Iraupena: ordu 1 30 minutu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:

Anbotoko tontorretik Mariren kobara jaisteko, lehenik eta behin iparralderantz jaisten hasi behar da, Anboto Sakonan bailara aldapatsuan zehar Arrazolara jaitsi nahi balitz bezala. Bidezidorra ez da batera nabarmena. Ipar-ekialdeko aurpegia Anboto Sakonarengandik bereizten duen ertzetik hurbil jaisten da, eta Anboto Sakonera pasatzeko bidezidorrak ezkerretara jiratzen duenean, eskuinerantz hartu behar da, gutxi antzematen den beste bidezidor bat jarraituz, ipar-ekialdeko aurpegia alderik alde zeharkatzeko. Hasieran metro batzuk jaisten dira, baina ondoren tarte lau bat dago haitz leun baten azpialdetik.

Tarte hau kobazulo baten ahoan bukatzen da. Hau ez da Mariren koba, hego-ekialdeko aurpegira igarotzea ahalbidetzen duen berezko pasabide bat baizik. Gerriko koba du izena. Kobazuloa zeharkatuta, erabat bertikala den hego-ekialdeko aurpegiaren erdian dagoen erlaitz batera irteten da, Artaungo Sakona izena duen bailaratxoa baino 200 edo 300 metro gorago.

Erlaitzean aurrera egiten duen bidezidor estutik jarraitu behar da. Pasarte txar bat bakarrik dago. Ikusi ez arren antzematen den altuerak zirrara eta beldurra eragiten badu ere, helduleku onak daude, eta kontu pixka batekin arazorik gabe gainditzen da. Erlaitzetik jarraituz laster Mariren kobara iristen da.

Wikiloc IDa: 8704757
Mariren kobara doan bidea hego-ekialdeko aurpegiko erlaitz batetan zehar
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Mariren_koba.gpx4.24 KB

Komentariorik ez..