Abiapuntua:
Ollargan-Montefuerte parkea
Zailtasuna:
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:325 m
Eskema:
Ollargan-Montefuerte parkea – Andikogana – Malmasin – Andikogana – Ollargan-Montefuerte parkea
Luzera:6.90 km
Iraupena:
2 ordu
Ibilbide mota:
Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Arrigorriaga
Bilbo eta Basauri artean kokatutako mendi apala da Malmasin, Arrigorriagako lurretan kokatuta badago ere. Ibilaldi labur bat egin nahi duenarentzat egokia.
Ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu. Orri honetan jaso dena Ollargan-Montefuerte parketik abiatzen da, eta igotzeko eta jaisteko bide ezberdinak jarraitzen ditu, biak bide erosoetan zehar. Zailtasun bakarra Andikogana lepotik Malmasineko tontorrera iristeko aldapa pikoan dago. Malda gehieneko lerroa jarraituz igo daiteke, baina aldapa leunagoko bideak ere aurki daitezke, ibilaldi honetan beherakoan jarraitu zena esate baterako.
Bidean ikusi beharrekoak:Malmasin
Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Malmasin.gpx | 57.34 KB |
Komentariorik ez..