Trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen duen bidea da, beraz, gora-behera gutxikoa eta nahiko zabala. 35 kilometrotan 120 m baino ez dira igotzen: horrek esan nahi du igoera apenas nabaritzen dela, baina jaitsieran ere eragin egin behar zaiela pedalei! Zoruan lurra, porlana eta asfaltoa topatuko dugu, lekuaren arabera. Badira bi tunel nahiko luze argiztatu gabe: argia eraman egin behar da. Ez da trafiko haundirik izaten, baina tarte batzutan edozerekin egin dezakegu topo, Berako inguruetako tartean esaterako (erne ibili errepide nagusia zeharkatzean, Berako arrobien inguruan). Behobian mugako zubiaren aldamenetik has daiteke, Bidasoaren bazterretik jarraituz. Donezteben ere ibaiaren bazterrera jo behar da, herria amaitzen den lekuan hasten da bidea.
Datuak joan-etorriari dagozkio.

Eranskina | Tamaina |
---|---|
2011-09-11-behobia-doneztebe-btt.GPX | 261.44 KB |
Komentariorik ez..