Leitza - Lekunberri (Plazaolako Bide Berdea) ibilbidea

inaxio·k

2011/08/20 - 17:16

2302 klik
Abiapuntua: Leitza
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:200 m
Eskema: Leitza - Uitziko tunela - Lekunberri - Bidearen amaiera Mugiro aldean - itzulera.
Luzera:38.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Mendiko bizikletaz
Lurraldea:Nafarroa

Leitza eta Lekunberri arteko bidea da, Plazaolako Bide Berdea jarraituz. Bidea Mugiro parean bukatzen da, Lekunberritik gehiegi urrundu gabe (Irurtzun arteko bidea egitekotan omen dira). Leitza aldetik Andoaineraino luzatu daiteke bidea nahi izanez gero, trenbide zaharraren arrastoa jarraituz.

Bide erraza da, gora-behera gutxikoa, gehienean nahiko zoru garbikoa eta zabala. Arazo haundienak tuneletatik etor daitezke, ez baitaude denak argiztatuta, eta argiztatuta dauden horiek ere, tarteka huts egiten dute: komeni da badaezpada argia eramatea.

Aipamen berezia merezi du Uitziko tunel luzeak: baditu 2,5 Km. Zuzena da baina badu gora-behera txiki bat eta ez da aho batetik bestea ikusten. Argiztatuta dago eta argiak pasaeran pizten doaz, baina tarteka huts egiten ere badakite. Hezea da oso, eta hotza, kanpoan beroa denean, lohitan bustita bukatu dezakezu zeharkaldia. Ez nuke tunel honen erdian argirik gabe gelditu nahi.

Lekunberrin, Plazaolako trenaren geltoki birmoldatuan, komunak, taberna eta trenbideari buruzko argibide ugari aurkituko duzue.

Luzera joan-etorriari dagokio.

Bidean ikusi beharrekoak:Lekunberri
Arrastoa:
EranskinaTamaina
2011-08-20-leitza-lekunberri-btt.GPX126.45 KB

Komentariorik ez..