Otaberaz, Bordagaina, Larreburu, Lezestaliko harpetik igaroz ibilbidea

zuriain·k

2011/03/31 - 08:30

2138 klik
Abiapuntua: San Pauleko mendatea
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:692 m
Luzera:11.00 km
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Ibilbide luze eta zaila zenbait pasartetan. Gailurrak ez dira oso erakargarriak baina bai bidea eta paraje bakartiak. Biderik gabe edo oso bide bihurrietan barrena ibiliko gara batzuetan, baso trinkoetan barrena gainera. Larreburuko gailurretik zuzenean jaitsi ginen pistara oso jaitsiera arriskutsuan: gomendagarriagoa da etorritako bidetik itzultzea edo iparraldera joz, Iratzetako Larreko lepoan pista hartzea. Kontuz ibili.

 

 

Komentariorik ez..