Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:BRINKOLA - ZEGAMA
Aurkitzailea(k):I. Elizegi Egilegor
Noiz aurkitua:
2010-12-31
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Aizaleku mendiaren Mendebaldeko bizkarrean dago, lepo baten erdian, pinudiaren itzalean eta laharrez erdi-estalita. Tumuluaren erliebea nahiko nabarmena da eta honen erdialdean arlosa haundi bat ikus daiteke, Iparraldera okertuta, baina lurrean oso sendo sartuta.
Iraupen egoera:Oso kaltetuta
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:690 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Nabarmena da
Iturriak:Beste bat
Beste izenak:
Arriaundi, Marroko Haitza.
Fitxa:
Ficha MARIBIDAURRE
Honek egina::Luis del Barrio
Komentarioak
Near targets
AIZALEKU II trikuharria (87 m.ra) · AIZALEKU trikuharria (250 m.ra) · Aizelekua mendia (751 m.ra) · Mikel Deuna ermita (826 m.ra) · Morrotxoko San Migel ermita (969 m.ra) · Bikuña jauregia (971 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Ea zer iruditzen zaizuen
Ea zer iruditzen zaizuen honako hau. Aizalekuko trikuharriari argazkiak ateratzera joan naizenean ikusi dut, inguruak miatzean. Nahiko garbia iruditu zait, garbiegia ezezaguna izateko. Ez dakidana da, Alfonso, Iñigo, baduzuen zuek Gipuzkoa aldeko monumentuen ardura edo beste norbaitengana jo behar dudan. Esango didazue.
trikuharria garbitua
Kaixo,
gaur Urtarrilaren 3an Aizalekuko bigarren trikuharria ikustera joan naiz. Gainean eroritako zuhaitzetako bat eta adarrak kendu eta ganbara inguruan sastrakaz garbitu zaio.
Izenari dagokionez Aizaleku II jar daiteke baina inguru horretan badira beste leku izenak:
Marruko haitza edo Marroko haitza, Arriluze...
Aizaleku I eta II.ren artean beste trikuharria aurkitu dut, Aizaleku III izenarekin fitxa beteko dudana.
Gipuzkoan aurkitzen diren megalitoak Aranzadin komunikatzen dira eta baita Luis del Barriori ere.
Hori da hori lan egitea!
Hori da hori lan egitea! Eskerrik asko berriz ere!