? harrespila

Jose·k

2010/12/30 - 19:24

...
... ©Jose (20101211)
3035 klik
Megalito mota:Harrespila
Megalito eremua:ERETZA
Elementu kopurua: 1
Egiazkotasuna:Zalantzazkoa
Lurraldea:Bizkaia
Garaiera:794 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Ez da horren nabarmena

Komentarioak

    Harrien berezko azaleratzea baino ez da izango ziurrenez, baina harrespila baten itxura hartu diot. Edo oso desitxuratutako tumulu bat, eraztun bat osatzen dutela diruditen harriak baino kanporago sakabanatutako zenbait harri baitaude.
    Oso leku nabarmenean dago, Ganeranera igotzen den bidean bertan, eta sinesgaitza egiten zait megalito bat bada orain arte oharkabean pasa izana. Ea adituok zer diozuen...

    Oso itxura egokia du eta leku egokian dagoela ematen du (erantsi duzun beste balizko zutarri hori bezala). Halere gurean jasota ez egoteak ez du esan nahi fitxatuta ez dagoenik, ez dakit zenbateraino dagoen osatuta gurean Bizkaiko katalogoa. Aurreko astean <a href="http://bizkaikomegalitoak.blogspot.com/">Bizkaiko megalitoak</a> webguneko datuekin osatzen aritu nintzen, baina ez dakit iturri hori ere zenbateraino dagoen osatuta. Norbaitek beste iturririk ezagutzen badu, aipatu dezala, gustura jasoko nuke.

Near targets

LA NEVERA trikuharria (119 m.ra) · ? zutarria (294 m.ra) · GANERAN tumulua (540 m.ra) · Ganeran mendia (632 m.ra) · GANERAN 2 tumulua (641 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints