Goizuetako mendikateak II: Mendibila, Deskarga, Arriurdineta eta megalitoak ibilbidea

zuriain·k

2010/11/09 - 08:08

2443 klik
Abiapuntua: Deskargako errepidea, Gorostingo lepoa
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Leitzatik etorrita, Goizueta pasa eta pare bat kmra, jauregi baten ostean hasten den errepidexka hartu ezkerraldera. Errepideak Gorostingo leporaino iristen da, baina km bat lehenago izugarri kaskartzen da, hobe dugu autoa bertan utzi -tokia dago-.

Lepora iritsita, hego-mendebaldetik iristen den bizkar luzeari ekinen diogu. Hoberena, bizkarraren ertzetik doan bidexka hartzea da. Malda handia beste zailtasunik ez dugu izanen Amonamotzeko kaskora iristeko.

Hortik begien bistan izanen dugu Mendibilako kasko borobila. Mendi kate osoa egin dezakegu, xinpleki trikuharrien ibilbidearen markei jarraituz.

Deskarga mendia da kateko azkena. Pinudia oso nekagarria da, pinuak elkarrengandik nahiko hurbil baitaude landaturik. Mendi-bildumazale amorratuentzat bakarrik den gaina, beraz.

Itzultzeko, track eta mapan jarri dut nik egindako ibilbidea, mendien iparraldeko hegian barrena. Bide hau nahiko deserosoa da, batzuetan galdu egiten da, eta hezegune asko zeharkatzen ditu.

Beraz, nire gomendioa da etorritako bidetik itzultzea, edo beste bide hobe bat aurkitzen saiatzea.

On egin!

Arrastoa:
EranskinaTamaina
MENDIBILLA-DESKARGA-ARRIURDINETA.gpx132.92 KB

Komentariorik ez..