Xaukadi eta Leateko Harria ibilbidea

zuriain·k

2010/09/10 - 08:39

2201 klik
Abiapuntua: Eugi-Aldude arteko errepideko 34. kma
Zailtasuna: Zaila
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Ibilbide honek, zati handi batzuetan ez du biderik segitzen, eta malda handiko hegietan barrena dabil. Track eta mapan guk egindako bidea erakusten da: batzuetan pistak eta bidexkak erabiliz, beste batzutean zuzenean basoan barrena eginez. Basoa garbia da eta ez digu zailtasun handirik jarriko. Ezinbestekoa izanen da orientazio tresnak eta mapak eramatea.

Eugi-Aldude arteko errepideko (Urkiagako errepidea) 34. kman hasiko dugu ibilbidea. Bertan, ezkerraldean, Eugiko kontzejuaren kartel bat ikusiko dugu baimenik gabeko ibilgailuei bidea eragozten diena. Pista horretan gora eginen dugu, eta Kintoko pagadian murgildu.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
XAUKADI-LEATEKOHARRIA.gpx81.13 KB

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira