Kaixo mendizaleok
Leziñena tontorrera igotzeko, berebila Koronas mendatean utzi eta hemendik ateratzen den pista hartu behar da. Hasieran egurrezko txabola eta suteen aurkako etxola ikusiko degu eta pista jarraitu behar da Ollateko zelairaino. Bidean seinaleak ipinita daude Borregul mendira igotzeko eta berauek jarraitu behar dira, ez dago galtzeko arriskurik Ollateraino.
Behin Ollateko zelaian gaudela (35min) berau gurutzatu behar da diagonalki eta hego- mendebaldeko norabidean berriro ere beste bidea hartzeko (harri pilez markatua dago) eta bidea jarraitu oraingoan Ollateko leporaino (1h15min).
Ollateko lepoan gaudela ezkerretara jotzen badegu eta harri-pilak jarraitzen badegu Borregull tontorrera iritsiko gera, baina, geuk lepoa gurutzatuko dugu. Horretarako abereak egarria asetzeko ur putzu artifialeraino iritsi behar gera eta berau pasata KONTUZ!!!!!!!!!!
BESTE ALDEAN AGERTZEN DEN BASOAN BARRENA SARTU BEHAR GERA, BAINA BIDEXIDOR BAT IKUSIKO DUGU ETA BERTATIK JOAN. Bidean noizbehinka adarretan plastikozko arrastoak daude, baina bidea ez da hain garbia jarraitzeko. bertatik jarraitu hesi batera heldu arte (1h 45 min) eta bertara heltzean pasa atakatik eta ezkerretara jo hesia lagun dugula tontorreraino.
Tontorra harripilez markatuta dago (1h50min)
Komentariorik ez..