Aitzarbil eta Loiaundi gainak igotzeko txango erraz eta atsegina. Gorostietako mendateko 5. kmtik abiatuko gara. Hor pista zabal bat hasten da ekialderantz. Autoz ere pare bat kilometro egin genezake, denboraz urri ibiliz gero. Irumugarrieta lepora eramanen gaitu pista zabalak, bihurgune zabal batzuen ondotik. Behin lepoan, langa pasatu eta txarrantxaren ondotik ekinen diogu Aitzarbilgo malda gogorrari. Txarrantxak berak eramanen gaitu gailurreraino. Mendi bizkarrean biderik ez dago eta harriek trabak jarriko dizkigute batzuetan, baina oro har zailtasun handirik ez dago. Aitzarbilgo gailurrera iritsi aurretik Loiaundiko gailur xumetik pasatuko gara, betiere pagadiaren baitan. Panorama apurtxo bat zabalduko da Aitzarbilgo gailurrean, baina ez dugu paisaia zabalik ikusiko.

Eranskina | Tamaina |
---|---|
Aitzarbil.gpx | 47.74 KB |
Komentariorik ez..