San Martin eta Txaparro ibilbidea

zuriain·k

2010/02/02 - 11:29

2142 klik
Abiapuntua: Eneritz
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Nafarroa

Eneritz herriko plazatik hegoalderantz hasten den pista hartu eta ezkerraldean txalet eta etxalde batzuk utzita, gorantz hasiko gara. Luze gabe Santo Domingoko baseliza dagoen lepora iritsiko gara. Metro batzuk aurrerago, hego-ekialderantz igotzen den lurrezko pista hartu eta berehala bi gainen arteko lepoan izanen gara. San Martinera igotzeko ezkerraldeko pista hartu eta igotzen hasiko gara. Gailurra inguratzen duen pinudian gurutzebideko gurutzeak ikusiko ditugu. Gailurreko baseliza handia miretsita, lepora itzuli eta kontrako hegian gora hasiko gara. Lurrezko pista goraino eramanen gaitu. Bertan, zuhaixkek ia irentsita, erpin geodesikoa aurkituko dugu. Eguraldi kaskarra zela eta, gu etorritako bidetik jaitsi ginen, baina aukera dago mendebalderantz jarraitu eta alor bat zeharkatuta Santo Domingoko baselizaraino eramanen gaituen pista hartzeko.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
txaparro-san_martin.gpx30.58 KB

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira