Abiapuntua:
Lizarrustiko mendateko 22 eta 23. kilometroa
Zailtasuna:
Zaila
Ibilbide mota:
Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa
Aralarko hego-mendebaldeko mendi ezezagun hau igotzeko ibilbide zirkularra. Zubateko gurutzea eta Artabakarko trikuharria bisitatuko ditugu Serlo Gaineko talaiara iritsi aurretik. Igoera gehiena bidean zehar eginen badugu ere, jaitsierako zenbait zatitan, batez ere mapan Elizarri eta Arañaburu bezala seinalaturik dauden mendi hegian, bidetik kanpo eta landaretza deserosoak harturiko basoan barrena eginen dugu. Ohi bezala, etorritako bidetik itzultzeko aukera dago. Bestalde, autoa pistan barrena sar genezake edo errepide ertzean utzi.
Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
serlo_gaina.gpx | 97.78 KB |
Komentariorik ez..