Zorokieta eta Kurkuxulo mendiak eta Zerrenkano (Cerrencano Alto) herria ibilbidea

zuriain·k

2009/12/04 - 13:40

2293 klik
Abiapuntua: Galoze eta Itzalle arteko errepideko 3.2 kma
Zailtasuna: Zaila
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Ibilbide zirkular zoragarria Zorokieta eta Kurkuxulo mendiak, Zerrenkano (Cerrencano Alto) herriaren hondakinetatik igarota. Bidetik kanpo ibiliko gara zenbait zatitan, batez ere Zorokieta eta Kurkuxulo mendien azken metroetan zehar. Landaretzak oztopo deseroso batzuk jarriko dizkigu, baina ez etsitzeko modukoak. Zorokietatik paisaia ederrak ikusiko ditugu, baina Kurkululok ez digu halako aukerarik emanen. Zerrenkanora joateko bidea nahiko itxita dago, baina merezi du Nafarroako herri mortu hau ezagutzea.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
Kurkuxulo-Zorokieta-ZURIAIN.gpx55.76 KB

Komentariorik ez..