Abiapuntua:
Ganburu
Zailtasuna:
Zaila
Igoera metatua:904 m
Luzera:9.75 km
Ibilbide mota:
Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Nafarroa
Noiz egina:
2024-10-28
Gardetik kilometro batera, Aragoiko mugaren norabidean, errepidearen ezkerraldean hasten den pista zabalean hasten da ibilbidea. Ganbuluzeako sakanean gora eginen dugu apur batez, baina berehala utziko dugu pista nagusia, Zuberoako baseliza doana. Pista utzi eta gora egiten dugun heinean, bideak ezabatu egiten dira, eta batzuetan basoan barrena ibili behar da, deserosoa gerta daitekeena. Azkenean, bidexkak Lopezen lepoan utziko gaitu, Puntabarrenatik ekialdera. Beste aukera seguruago baina agian ez hain zirraragarri bat da pista zabalean gora egitea Iñariko lepora iritsi arte. Puntatxamar mendi bildumagilerik amorratuenentzako gaina dugu, erabat pinuz estalita eta antzemangaitz samarra. On egin! ZURIAIN
Bidean ikusi beharrekoak:Puntabarrena
Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Puntabarrena-Txamar.gpx | 36.42 KB |
Komentariorik ez..