Oso eta Fallar Leiretik ibilbidea

inaxio·k

2009/09/24 - 22:04

2325 klik
Abiapuntua: Leireko monastegia
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:684 m
Eskema: Leire - Cerrada mt. - Oso - Cerrada mt. - Fallar - Paso del Buey - Leire
Luzera:11.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Zuriainek aipatutako ibilbidearen osagarria da, jaitsierarako beste bide bat erabiliaz. Cerradako mendatera itzultzean, gurutzedun tontor bat (Fallar) ikusiko duzue Mendebaldean, oso urrutira gabe. Hara heltzeko aurreko larre eremuan nabarmentzen diren haitzen artetik abiatzen den xenda bihurri bat jarraitu behar da. Arrastoa arina da tarte batzuetan, baina harripilak eta pintura markak arretaz jarraituz gero (2009ko iraila), ez zarete galduko. Halako batean harriz inguratutako lepo batera helduko zarete: ezker aldean dago tontorra. Nahi izanez gero mendebaldera jarraitu dezakezue gero xenda berari jarraituz (arretaz jarraitu behar zaie pintura marka eta harripilei), Arangoitiko igoerako bidea topatu arte, larre soilean zabaldutako lepo batean. Arrastoak puntu horretan behera egiten du, sigi-saga, igoerarako erabili dugun bidearekin topo egiteko puska bat beherago.

Oso bide polita da, harri, pinu eta pago artean bihurrika dabilen xenda jostagarria.

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
leire-oso-fallar.gpx151.62 KB
Oharrak: Ez dakit aipatutako toponimoak oso zuzenak diren, baina tira, horiek ageri dira SITNAren mapa topografikoetan.

Komentariorik ez..