Oenothera biennis

Jose·k

2008/10/30 - 21:22

Lorea
Lorea ©Jose (20081026)
1353 klik
Izen arrunta (z): es: hierba de asno, onagra, oenotera

Loreek petalo purpurak edo arrosak dituzte, 0,5-1 cm luze, eta hipantoaren hodia 1 cm baino laburragoa dute; kali-itxurako kapsulak, 4 hegalekin (74)

 

Loreek petalo horiak dituzte, batzuetan hori-arrosak, gutxienez 1 cm luze, eta hipantoaren hodia 1 cm baino luzeagoa dute; kapsula zilindrikoak edo puntan pixkanaka estutuak (75,76)

 

Kapsulak puntarantz pixkanaka estutzen dira; hazi angelutsuak, prismaitxurakoak; lore-elkarteek ez dute albo-adarrik tartekaturik (76)

 

Kapsula zilindrikoak; hazi biribilak; lore-elkarteek albo-adarrak izaten dituzte tartekaturik (79)

 

Sepaloak 2,8-6 cm luze dira, zerrenda gorriak dituzte edo gorriak dira osorik, muturreko loreetan behintzat; 3-5(6) cm-ko petaloak; zurtoinak eta obulutegiek ile luzeak dituzte, oinaldean gorriak eta pustuladunak (75)

Sepaloak 1,2-2,5 cm luze dira, berdeak; 1-2,5(3) cm-ko petaloak; zurtoinak eta obulutegiek ez dute horrelako ilerik (76)

Generoa:Oenothera
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:100 cm
Garaiera gehienez:800 m
Ingurunea: Itsasertzeko dunak, ibaiertzak, lur hareatsuak eta ezpondak.
Banaketa orokorra:Sarrarazia

Komentariorik ez..