Urrizkain-Learpuru-Bozporro Azparrendik ibilbidea

zuriain·k

2008/10/10 - 08:26

2031 klik
Abiapuntua: Azparren
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Eskema: Azparren-Learpuru-Urrizkain-Bozporro-Irigoien borda-Azparren
Iraupena: Hutsik
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Igotzeko, Azparrendik iparralderantz abiatuko gara, Abaurrea errekaren saihetsetik. Hiru bat kilometro aurrerago lurrezko pista estu bat aurkituko dugu (UTM 30T 642321, 4749657), Irigoien bordara doan pista zabalagoa atzean utzi eta hamar bat minutura (bide hau jaisteko erabiliko dugu). Bigarren pista horrek Learpuru (1279m) eta Urrizkain (1212m) mendien arteko lepo ederrera eramanen gaitu. Handik bi mendiok igo genitzake, bide zehatzik gabe, baina zailtasun nabarmenik gabe. Urrizkain igotzeko hobe dugu lepotik zatirik garbienak begiz jo eta horietatik ibiltzea. Txangoa luzatu nahi izanez gero, Urrikaindik mendebalderantz, badago Bozporro (1062m) izeneko harkaitz ikusgarri bat, Orotz-Beteluren gainean amiltzen dena. Jaisteko, Irigoien bordara joan (UTM 30T 640514, 4749410)eta bertan hasten den pistan behera abiatuko gara Azparreneraino, txango zirkular eder bat osatuz. On egin! ZURIAIN

Arrastoa:
EranskinaTamaina
Sin título-1.jpg263.77 KB

Komentariorik ez..