Ononis spinosa

inaxio·k

2008/08/29 - 13:32

Lore eta hostoak
Lore eta hostoak
©inaxio (20070624)
1219 klik
Izen arrunta (z): eu: goldarroma, itxiokorria.

Leka erreflexuak, ± hanpatuak, lineal/luzangak; lore-elkarteek kandu nahiko luzea dute, (3)5 mm-koa gutxienez (26)

 

Leka tenteak, elipsoide edo erronboideak; lore-elkarteek ez dute kandurik edo labur-laburra dute, 5 mm-tik beherakoa (27)

 

Korola arrosak edo zurixkak

 

Korola horiak, batzuetan zain gorrixka edo moreekin

 

Landare bizikorrak eta maiz arantzadunak; estandarte iledunak (33)

Urteroko landare arantzagabeak; estandarte ilegabeak

 

Adar gazteak ilupa trinkoz erabat estalita daude eta ilupako ile guztiak berdinak dira; gehienetan arantzak meheak dira edo ez dago arantzarik (33a)

 

Adar gazteek aurrez aurreko ile-ilarak dituzte eta ileak mota bikoak dira, batzuk laburrak eta guruindunak eta besteak luzeak eta guruin gabeak; arantza sendoak (33c)

 
Beste izenak: Ononis campestris
Generoa:Ononis
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gutxienez:250 m
Garaiera gehienez:1100 m
Ingurunea: Arekak, lur harrotuak eta larre lehor samarrak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Landare bizikorrak eta maiz arantzadunak; estandarte iledunak.

Komentariorik ez..