Hosto bipinatisektuak; kalizak beti ere konkorra dauka oinaldean; urteroko landareak (80)
Hosto osoak, gainetik berde ilunak, azpitik zurixkak eta ilupadunak; trikoma bakunak; lore horixkak (81)
Hostoak aurkakoak dira, berdexkak bi aldeetatik, txortendunak, erdizirkularrak edo oinaldean falka-itxurakoak, ertzetan lauak; zurtoinak ilaundunak dira eta trikomak dituzte, bakunak, luzeak eta zutituak; kaliza berdexkak; lore-hostoak loreak baino luzeagoak dira (82)
Hostoak bertizilatuak dira gehienetan, zuri-grisaxkak bi aldeetatik, eseriak edo ia, luzangak edo espatula-itxurakoak, kanpora-kiribilduak; zurtoinak ilupadunak dira, trikoma adarkatu eta kizkurrak dituzte, batzuetan artile-antzekoak; kaliza ilupadunak, gris-zurixkak; lore-hostoak loreak baino laburragoak dira (83,84,85) (T. gr. polium)
Zurtoinek artile-antzeko ilupa ikusgarria dute, trikoma luzeek osatua; kalizek oinaldean dute ile gehien; hostoek oinalde zabala dute eta albo bakoitzean 5-9 koska dituzte; loreak gorrixkak izaten dira (83)
Lore-elkarteek normalean glomerulu 1 dute, handitxoa, 1 cm-tik gorako diametroa duena; kalizaren hortzak lantza-itxurakoak eta puntazorrotzak dira; korolak 5 mm baino luzeagoak dira; hostoak luzangak edo lineal/luzangak dira, eta batzuk, behintzat, 3 mm baino zabalagoak dira; landare etzana/dekunbentea (84)
Lore-elkarteak gehienetan panikulak dira, 0,6 cm-tik beherako diametroa duten buruek osatuak; kalizaren hortzak obatu zabalak dira, punta motzak; korolak 5 mm baino laburragoak dira; hosto linealak edo lineal/lantzeolatuak, 3 mm baino estuagoak; landare tentea (85)
Lore-elkarteek normalean glomerulu 1 dute, handitxoa, 1 cm-tik gorako diametroa duena; kalizaren hortzak lantza-itxurakoak eta puntazorrotzak dira; korolak 5 mm baino luzeagoak dira; hostoak luzangak edo lineal/luzangak dira, eta batzuk, behintzat, 3 mm baino zabalagoak dira; landare etzana/dekunbentea.
Komentariorik ez..