Populus tremula

inaxio·k

2006/06/18 - 23:26

Hostoak
Hostoak
©inaxio (2006-06-18)
1254 klik
Izen arrunta (z): eu: lertxuna

Begiak, kimuak eta gerben ezkatak iletsuak dira; hosto-ertzak ia osoak dira, edo hortz bakanak dituzte edo gingilak dituzte; hostoak ia biribilak edo obatuak dira eta puntan ez dute akumen luzerik; enborreko azala zuri-grisaxka da, ez oso zartatua (67,68)

 

Begiak, kimuak eta gerben ezkatak ilegabeak dira; hosto-ertz oxkardun/zerradunak, koska txiki eta berdinekin; hosto erronbikoak edo triangeluarrak, akumen luzearekin; enborreko azala guztiz zartaturik dago (69,70)

 

Hosto-gain berde ilunak eta hosto-azpi zurixkak; makroblastoetako hostoak gingiletan sakonki banaturik daude, brakiblastoetakoak ia biribilak dira eta ertzetan hortz bakanak dituzte; hosto-txortenak ez dira zapalak; begi iledunak, ez likatsuak (67)

Hostoak bi aldeetatik berdeak, ia biribilak eta zakarki zerratuak dira; hosto-txorten zapalak; begiek iletxo urriak dituzte eta likatsu samarrak dira (68)

Generoa:Populus
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Fenologia:
Tamaina gutxienez:100 cm
Tamaina gehienez:2000 cm
Garaiera gutxienez:10 m
Garaiera gehienez:1700 m
Ingurunea: Harizti eta pagadietako soiluneak, erretako lekuak eta lurzoru egongaitzetako lekuak.

Hostoak bi aldeetatik berdeak, ia biribilak eta zakarki zerratuak dira; hosto-txorten zapalak; begiek iletxo urriak dituzte eta likatsu samarrak dira.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U

Komentariorik ez..