Cistus salviifolius

inaxio·k

2006/06/04 - 18:59

Lorea
Lorea ©inaxio (2006-06-04)
1209 klik
Izen arrunta (z): eu: estrepa txikia

Hosto linealak, 3 mm baino estuagoak, kanporantz kiribildutako ertzarekin; 3 sepalo; lore zuriak (41)

Hostoak ez dira linealak, 3 mm baino zabalagoak dira eta ertz laua edo kiribilduxea dute; 3 edo 5 sepalo; lore zuri edo arrosak (42,43,45)

 

Hosto eseriak; 5 sepalo; lore arrosak edo zuriak (42,43,44)

 

Hosto txortendunak; 3 edo 5 sepalo; lore zuriak (45,46,47)

 

Hosto-gain ilegabe eta berde ilunak eta hosto-azpi ilupadun eta zurixkak; 3 sepalo (45)

Hosto berdeak bi aldeetatik, iledunak edo ilegabeak; 5 sepalo (46,47)

 

Hostoak 4 cm baino laburragoak dira, oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak, gainaldean zimurtsuak, bilodunak; loreak banaka daude, edo lore gutxiko zima brakteagabeetan elkartuta; kapsula ileduna goitik beheraino (46)

Hostoak 4 cm baino luzeagoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, gainaldean leunak, ilegabeak; loreak korinbo-erako zimetan daude eta zimek braktea handi gorrixka erorkorrak dituzte; kapsula ilegabea, puntan izan ezik (47)

Generoa:Cistus
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Fenologia:
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:70 cm
Garaiera gehienez:1300 m
Ingurunea: Sastrakadi heliofiloak lur lehor eta deskarbonatatuetan.

Hostoak 4 cm baino laburragoak dira, oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak, gainaldean zimurtsuak, bilodunak; loreka banaka daude, edo lore gutxiko zima brakteagabeetan elkartuta; kapsula ileduna goitik beheraino.

Ugaritasuna: U; Ebro Harana: B(U)

Komentariorik ez..