Teucrium pyrenaicum pyrenaicum

inaxio·k

2006/05/22 - 21:44

Lore-burua
Lore-burua ©inaxio (2006-05-22)
1078 klik
Generoa:Teucrium
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:15 cm
Garaiera gehienez:2000 m
Ingurunea: Larre harritsuak, legartzak, harrizko irtenuneak, harkaitzetako lauguneak eta sastrakadi karezaleak; urriagoa silize-lurretan.

Hostoak aurkakoak dira, berdexkak bi aldeetatik, txortendunak, erdizirkularrak edo oinaldean falka-itxurakoak, ertzetan lauak; zurtoinak ilaundunak dira eta trikomak dituzte, bakunak, luzeak eta zutituak; kaliza berdexkak; lore-hostoak loreak baino luzegoak dira. Hostoak erdizirkularrak dira, 10-25 mm zabal, txorten laburrekoak, eta orriaren oinaldea ez dute falka-itxuran estutua edo apur bat baino ez dute; loreak gehienetan kolore bikoak dira, korolaren gingil proximalak purpura-kolorekoak izaten dira eta besteak zurixkak.

Iruzkinak

Komentariorik ez..