Lathyrus pratensis

inaxio·k

2006/05/07 - 18:35

Loreak
Loreak
©inaxio (2006-05-07)
1214 klik

Hostoak, behekoak behintzat, bakunak dira edo kiribil bilakatuta daude

 

Hosto konposatuak, paripinatuak

 

Hosto guztiek hostoxka-pare bat dute

 

Hosto batzuek edo denek 2 hostoxka-pare edo gehiago dituzte

 

Leka iletsuak, oinean tuberkulu bana duten ileekin; urteroko landarea, ±iletsua; 1-3(4) lorek osatutako lore-lukuak (4)

Lekek ez dute ilerik, edo tuberkulurik gabeko ileak dituzte; landare bizikorra edo urterokoa; lore bakartiak (6,10)

 

Landare bizikorra; loreak 2-15naka daude (5,6)

 

Urteroko landarea; loreak banaka daude, eskuarki (10,11)

 

Hosto kiribilgabeak, erraki bizardunarekin; lore moreak edo urdinxkak (5)

Hosto kiribildunak; lore horiak edo arrosa-purpura kolorekoak (9)

 

Hegalik gabeko zurtoinak; 2-4(4,5) cm-ko lekak; hazi leunak; 10 hazi baino gutxiago leka bakoitzean; 1,5-4,5 cm-ko hostoxkak (6,7)

 

Zurtoin hegaldunak; 4-10 cm-ko lekak; leka bakoitzean 10-15 hazi, saretu/zimurtsuak; hostoxkek normalean 4-15 cm dituzte (8,9)

 

Lore horiak; lantza-itxurako hostoxkak, zorrotzak, nerbio paraleloekin; landareak sarritan baditu ileak kalizetan eta kanduetan, behintzat (6)

Arrosa-purpura koloreko loreak; hostoxka obobatuak edo luzangak, kamutsak, mukroidunak, nerbio anastomosatuekin; landare ilegabea edo ia (7)

Generoa:Lathyrus
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:80 cm
Garaiera gehienez:1850 m
Ingurunea: Larreak, palaxuak eta belardi freskoak.

Lore horiak; lantza-itxurako hostoxkak, zorrotzak, nerbio paraleloekin; landareak sarritan baditu ileak kalizetan eta kanduetan, behintzat.

Ugaritasuna: Lurraldearen iparreko bi herenak: U; gainerako aldeak: B

Komentariorik ez..