Cistus populifolius

inaxio·k

2006/01/15 - 14:28

Lorea
Lorea ©inaxio (2006-01-15)
1456 klik
Izen arrunta (z): eu: estrepa handia

Hosto linealak, 3 mm baino estuagoak, kanporantz kiribildutako ertzarekin; 3 sepalo; lore zuriak (41)

Hostoak ez dira linealak, 3 mm baino zabalagoak dira eta ertz laua edo kiribilduxea dute; 3 edo 5 sepalo; lore zuri edo arrosak (42,43,45)

 

Hosto eseriak; 5 sepalo; lore arrosak edo zuriak (42,43,44)

 

Hosto txortendunak; 3 edo 5 sepalo; lore zuriak (45,46,47)

 

Hosto-gain ilegabe eta berde ilunak eta hosto-azpi ilupadun eta zurixkak; 3 sepalo (45)

Hosto berdeak bi aldeetatik, iledunak edo ilegabeak; 5 sepalo (46,47)

 

Hostoak 4 cm baino laburragoak dira, oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak, gainaldean zimurtsuak, bilodunak; loreak banaka daude, edo lore gutxiko zima brakteagabeetan elkartuta; kapsula ileduna goitik beheraino (46)

Hostoak 4 cm baino luzeagoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, gainaldean leunak, ilegabeak; loreak korinbo-erako zimetan daude eta zimek braktea handi gorrixka erorkorrak dituzte; kapsula ilegabea, puntan izan ezik (47)

Generoa:Cistus
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Tamaina gutxienez:60 cm
Tamaina gehienez:150 cm
Garaiera gutxienez:500 m
Garaiera gehienez:800 m
Ingurunea: Gurbitz eta erratz-txilardun sastrakadiak, artadien ordezkoak, lur hareatsuetan, haran-hondoetan eta errekagune meharretan; Si.

Hostoak 4 cm baino luzeagoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, gainaldean leunak, ilegabeak; loreak korinbo-erako zimetan daude eta zimek braktea handi gorrixka erorkorrak dituzte; kapsula ilegabea, puntan izan ezik.

Ugaritasuna: Arroak eta hegoaldeko mendiak: B

Komentariorik ez..