Bailara ezkutua eta ingurune bitxiak ibilbidea

JFdeA·k

2008/05/11 - 20:26

1592 klik
Abiapuntua: Dorleta (Arlaban)
Eskema: Dorleta-Mugarriluze-Degurixa-Andarto-Degurixa-Kurutzeberri-Dorleta
Iraupena: 8 ordu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Gipuzkoa

Arlabaneko Dorleta pareko porlanezko pista hartu. Langa aurretik kotxea utzi eta aldaz gora E.rako norabideari ekin.

Goranzko bidean, 450m. igo behar baitira, hareztiaz eta pagadiaz gozatzeko aukera paregabea.

Gainaldean IL.aren seinaleak lagun izan ditut.E.ra.

Lizagarate lepoan ibilaldiaren norabidea aukera daiteke, honaxe bueltatu beharra baitago. E.ra eginez gero: Mugarriluze-Degurixa. I.ra Kurutzeberri-Degurixa.

Nik E.ra jo dut. Beraz, Mugarriluzera.

Mugarriluzetik Aumategigainerarantz abiatu naiz. Kasu honetan ere aukera bi daude. Tontorraren azpian IE.rantz jotzea, edo tontorretik bertatik.

Uribetik pasa ostean, hau pagadia! Degurixara heldu naiz, hau zelaia eta bailara! Oilo ipurdia!!

E.ra jo dut ia Araotzerako bidean. Andartoren H.aldeko magaletik gora jo dut tontorreraino, eta bertotik bueltatu naiz.

Degurixara atzera, eta Borda baten atzetik I.ra jo dut magalean gora eta haitzpetik bidezidorra jarraituz pago artean eta karstean. Uste dut Olentzeroren txabola ikusi dudala!

Kargaleku lepoa da helburua. Hortaz, bidea jarraituz eta pagaditik aterata adazgorari ekin behar zaio.

Kargalekutik bertatik bertara dago Kurutzeberri.

Bueltan H.ra Lizagarate leporaino. IL-aren seinaleak lagun.

Lizagaratetik-Dorletara.

Goizean pagadia eta hareztia laino artean sorgin-puntuan, gozatu baditut, arratsaldean, berriz, eguzki-izpiek hosto-berrien berde-argia azpimarratzekoa da. Gainera lurra aurreko urteko orriz tapizatua. Zer gehiago? Naturak zenbat ematen digun! Buaa!!

Ezin ditut ahaztu hegaztien kantuak belarrien gozamenerako.

Bidean ikusi beharrekoak:
Oharrak: Norabideetan trebatzekoibilbide egokia une batzuetan seinaleak ez baitaude argi.rnBide-lagun behar banauzue esan konpromezu barik.

Komentariorik ez..