Larrak eta pagadiak ibilbidea

JFdeA·k

2008/03/30 - 11:37

1326 klik
Abiapuntua: Lizarrusti
Eskema: Lizarrusti-Lareo-Baiarrate-Muinoaundi(Uidui)-Zearragoena-Malkorri-Uarrain-Irazusta-Errenaga-Araineko langa-Urretxiki-Txortxorre-Alleku-Lizarrusti
Iraupena: 8 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Gipuzkoa

Ibildie honen hasieran IL.aren seinaleaz baliatu naiz Ataunetik Errenagarako pistarekin bat egin arte. Uidui borda-gunea gainditu ostean Erako norabidean Ira jo dut mendian gora Malkorri tontorrera. Ez dago markarik, bidean topo egin dut Zearragoena Jentil harriarekin.

Errenagatik aurrera berriz IL-aren seinaleak, eta Urretxiki bordatik aurrera Txortxorre bide osoan pagadi zoragarrian zehar.

Bidean ikusi beharrekoak:
Oharrak: Denbora luzean daude obretan Lizarrustiko ostatuan?rnBeldur naiz baietz.rnIngurune honek zerbitzu ona eta arina merezi duelakoan nago, dena ezin da-eta neurtu errentabilitate ekonomikoan.

Komentariorik ez..