Laserpitium nestleri

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Laserpitium nestleri Larrondoa mendiaren gandorrean
Laserpitium nestleri Larrondoa mendiaren gandorrean ©inaxio (20240616)
11 klik

Hostoen azken mailako lakainak 1-3(10) mm zabal dira, lineal/lantzeolatuak; hosto-zorroak ez daude handituta (47,48)

 

Hostoen azken mailako lakainak 6-60(100) mm zabal dira, obatuak edo lantza-itxurakoak; hosto-zorroak handituta daude, goiko hostoetan behinik behin (49,50)

 

Hostoek hostoxka luzanga/lantzeolatuak dituzte, osoak; braktea lineal/lantzeolatuak, zutituak; brakteatxoek zerrenda orbelkara zabala dute (49)

Hostoek, behekoek behintzat, hostoxka eliptikoak edo ia biribilak edo tartekoak dituzte, horztunak; lerro-itxurako brakteak, beherantz okertuta; bastaorratz-itxurako brakteatxoak, ertzetan zerrenda orbelkara estuestua dutenak (50,51)

 

Hostoxka obatu/luzangak; ginbailek (20)25-50 erradio dituzte eta (5)1025 braktea iraunkor; fruitu eliptikoak (50)

Hostoxkak eliptiko zabalak, ia biribilak edo tartekoak dira; ginbailek 10-30 erradio dituzte; brakteak gutxi izaten dira, 0-3(11), eta erorkorrak; fruitu eliptiko/luzangak (51)

Ginbailen erradioak latz samarrak dira; hostoxka eliptikoak, falkaitxurako oinaldearekin (51a)

 

Ginbailen erradioak leunak dira; hostoxka eliptikoak, ia biribilak edo tartekoak, oinaldea sarritan ± bihotz-itxurakoa dutenak (51b)

 
Generoa:Laserpitium
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:50 cm
Tamaina gehienez:100 cm
Ingurunea: Substratu organikoak kare-haitzetako laugune eta pitzaduretan, batez ere alde laiotzetan.

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints