Hostoek oinaldean 2 guruin dituzte; petaloak 2 cm-tik gorakoak dira eta azkazaletatik bat eginda daude; zurtoin angelutsuak (75)
Beheko hostoak aurkakoak dira; sepaloak eta kapsula ia luzera berekoak dira; petaloak 8 mm-tik gorakoak dira, sepaloak baino 3-4 aldiz luzeagoak; belar bizikorra (76)
Hosto latz samarrak; lantza-itxurako sepaloak, akumen luzearekin, 4-6 mm luze; 6-8(10) mm-ko petaloak; landare zurruna; gehienetan, lore-elkarte trinkoa (77)
Hosto leunak; sepalo obatu/lantzeolatuak, akumen laburragoarekin, 2-4 mm luze; 3-6 mm-ko petaloak; landare biguna; gehienetan, lore-elkarte laxoa (78)
Hostoak aurkakoak dira (brakteak ez); petalo zuriak, 7 mm baino laburragoak; urteroko landarea (79)
Generoa:Linum
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Txuria
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:20 cm
Garaiera gutxienez:0 m
Garaiera gehienez:1950 m
Ingurunea:
Belardiak, larre freskoak, basoen ertzak eta beste ingurune belartsu batzuk.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra
Ugaritasuna:
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: A
Komentariorik ez..