Landareak izar-itxurako ileak ditu, hosto-azpietan behintzat ugariak, eta ile horiek zilar-kolore grisaxka ematen diote hostoari, maiz bi aldeetatik (49)
Hostoek ertz kanpora-kiribildua dute, lakain pinatifido edo pinatipartituak dituzte, eta azpialdean ile kizkur zurixkaz jantzita daude (50)
Lore guztiek edo gehienek 4 sepalo eta 4 petalo dituzte; karpelo gutxi, 4-14(17) lore bakoitzeko (51)
Loredun zurtoinak herrestariak dira, eta batzuetan adabegietatik sustraitzen dira; loreak banaka daude galtzarbeetan (52)
Errosetako hostoek 3 lakain dituzte, inoizka baten batek 4-5 ditu; loredun zurtoinak 1-5 cm luze dira, harikarak
Loredun zurtoinak tenteak dira, gehienez 70(85) cm-koak, eta ipurdiaren adarren muturretako begietatik sortzen dira; zurtoinek, beheko herenean behintzat, luzera desberdineko ileak dituzte, luzeenak 3-5,5 mm-koak; hostoek 5-7(9) lakain dituzte, erdikoa 6(8) cm luze gehienez (53)
Hostoen lakainek ertzean hegal zetadun/zilarkara estua dute, hosto-puntara begira etzanda dauden ile distiratsu askok osatua; hosto-txortenek ileak dituzte, gehienez 1 mm luze, gehienetan hosto-puntara begira (54)
Altsuma begetatiboak erroseta laburrak izan daitezke, edo bestela zurtoin etzanak, gehienez 20 cm luze; altsumetako estipulak linealak izan ohi dira, batzuetan triangeluarrak eta puntaluzeak, erdialdean 1 mm zabal, zorrotzak edo ia, eta inoizka ertzetan guruin ia eseriak dituzte; hosto-txortenek gehienez 4 mm luze diren ileak dituzte eta sarritan tuberkulu txiki bat dute oinaldean; loredun zurtoinek gehienetan ile zutitu asko dituzte (55)
Altsuma begetatiboak erroseta laburrak izan daitezke, edo bestela zurtoin etzanak, gehienez 4 cm luze, eta altsumetako estipulak obalak edo triangeluarrak izan ohi dira, erdialdean (0,6)1 mm baino zabalagoak, kamutsak edo ia zorrotzak, eta askotan izaten dituzte guruin ia eseriak ertzetan; hosto-txortenek gehienez 2,5 mm luze diren ileak dituzte eta oso gutxitan izaten dute tuberkulu txiki bat oinaldean; loredun zurtoinek ez dute ile zutiturik edo gutxi dituzte (56)
Komentariorik ez..