Iberis carnosa

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Iberis carnosa Auñamendi mendian
Iberis carnosa Auñamendi mendian ©inaxio (20230705)
13 klik

Landare bizikorrak; adar zurkarak, barreiatuak eta etzanak; luku-erako fruitu-elkarteak; hosto lineal/lantzeolatuak, puntazorrotzak, mukroidunak (54)

Landare bizikorrak, urterokoak edo bi urtez behingoak, adar zurkararik gabe; fruitu-elkartea lukua edo korinboa da; hosto linealak, luzangak edo espatula-itxurakoak, puntazorrotzak edo puntamotzak (56,57)

 

Fruitu-elkartea lukua da; urteroko landarea, hosto-erroseta antzurik gabe (55)

Fruitu-elkartea korinboa da; landare bizikorrak, urterokoak edo bi urtez behingoak, erroseta antzuekin edo halakorik gabe (56,57)

 

Urteroko landareak edo bi urtez behingoak, hosto-erroseta antzurik gabe; fruituek muxarradura oso zorrotza dute (56)

 

Landare bizikorrak edo bi urtez behingoak, hosto-erroseta antzuekin (landare adartsuei errosetak ez zaizkie ondo ikusten, eta zurtoin nagusiaren oinaldean garbi ageri diren orbainak dituzte); fruituek muxarradura kamutsa edo ia zorrotza dute (57,58)

 

Landare prokunbentea edo goranzkoa, 5-15(20) cm-koa; beheko eta erdiko hostoak luzangak edo espatula-itxurakoak dira, gehienetan horztunak (57)

Landare tentea, 10-30 cm-koa; beheko eta erdiko hostoak luzangak/espatula-itxurakoak edo linealak dira, gehienetan osoak (58)

Oso arruntaArruntaUrriaBakanaOso bakana
Generoa:Iberis
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:20 cm
Garaiera gutxienez:200 m
Garaiera gehienez:2350 m
Ugaritasuna: Lurraldeko mendiak: U(A); Haran atlantikoak eta arroak: B
Eskualdea: Pirinio mendiak
Ugaritasun indizea: Urria
Eskualdea: Tarteko mendiak
Ugaritasun indizea: Urria
Eskualdea: Hegoaldeko mendiak
Ugaritasun indizea: Urria
Eskualdea: Iparraldeko mendiak
Ugaritasun indizea: Urria
Eskualdea: Haran atlantikoak
Ugaritasun indizea: Ba­ka­na
Eskualdea: Arroak
Ugaritasun indizea: Ba­ka­na
Kokapena:

Komentariorik ez..