Hostoetako batzuk, behintzat, aurkakoak dira (22)
Estipuladun landarea; hosto obobatuak, ertzean irregularki zerratuak eta azpialdean ilupa grisaxka dutenak; zuhaixka tentea, 1-2 m garai (31)
Hostoak ilaundunak edo ia ilegabeak dira, gehienetan puntazorrotzak, azpialde glaukoa dute, ertz ziliodunak, oinalde biribila, eta azpialdean nerbio nahiko irtenak dituzte (32)
Hostoak ilegabeak dira, azpialdea ez dute glaukoa, ertzean ez dute ziliorik, punta motza edo muxarratua dute, oinaldean pixkanaka estutzen dira txortenerantz, eta azpialdeko nerbioak oso gutxi nabarmentzen zaizkie (33)
Mulu herrestaria, 0,5 m baino txikiagoa; gerbak hostoen garaikideak dira eta kandu luzea dute (44)
Mulu herrestaria, 0,5 m baino txikiagoa; pistiloek pedizelo laburra dute; gerbek kandu luzea dute; lore-braktea herdoilkarak; hosto txikiak, 3 cm baino laburragoak, ilaundunak edo ia ilegabeak, eliptikoak edo ia biribilak, ertzean ziliodunak, azpialdeko nerbio sekundarioak agerian dituztenak (44)
Zuhaixka tenteak, 1 m baino garaiagoak; pistiloek pedizelo luzea dute; gerba eseriak edo kandu laburrekoak; lore-brakteek punta oso iluna dute; hostoak eskuarki 3 cm baino luzeagoak dira, iletsuak, batez ere azpialdean, luzanga/lantzeolatuak edo oblantzeolatuak, eta azpialdeko nerbio sekundarioak ileen azpian ezkutaturik dituzte (50,51)
Loreek 3 lorezil dituzte; azala orritxoetan askatzen da hostopilaren antzera (52)
Gerbak alboetan daude, kandu luzea dute, 2 cm baino luzeagoak dira, eta erraki ilaunduna dute; lorezil-harizpi iledunak; lore-brakteek ileak eta zilio luzeak dituzte; hosto ilaundunak edo ia ilegabeak, ertzean ziliodunak, puntazorrotzak, oinaldean biribilak; hostoen azpialdea glaukoa da eta nerbio irtenak ditu (55)
Gerbak muturretan daude, kandu laburra dute, 2 cm baino laburragoak dira, eta erraki ilegabea dute; lorezil-harizpi ilegabeak; lore-braktea ilegabeak, ertzean ziliodunak; hosto ilegabeak, ziliogabeak, puntamotzak edo muxarratuak, oinaldean txortenerantz pixkanaka estutzen direnak; hostoen azpialdea ez da glaukoa eta nerbioak oso gutxi nabarmentzen zaizkio (56)
Komentariorik ez..