Hostoetako batzuk, behintzat, aurkakoak dira (22)
Lantza-itxurako hostoak; hosto-ertz lauak, zerradunak; hosto-gaina berde argia da, eta hosto-azpiak bezala zeta-antzeko ileak ditu, baina urriagoak, batez ere hosto helduetan, eta ia ilegabea ere izan daiteke; zuhaitz garaia (26)
Hosto-azpiek feldroaren antzeko ile-janzki distiragabea dute; hosto-ertz kanpora-kiribilduak; estipularik ez (27)
Hostoek azpialdean zeta-antzeko ile adpresoen janzki distiratsua dute; hosto-ertz ± lauak; estipula lineal/lantzeolatuak (28)
Muturreko gerbak; lore-braktea horixkak; mulu herrestaria (37)
Lore-braktea erorkorrak; zuhaitz garaia (38)
Gerba goiztiarrak (hostoen aurretik garatzen dira) eta euren oinaldeko braktea hostokarak baino askoz luzeagoak; zuhaixka; adar tenteak (39)
Gerbak hostoekin batera garatzen dira eta euren oinaldeko braktea hostokarak baino laburragoak dira; zuhaitza; adar oso luzeak, zintzilikariak (40)
Loreek 3 lorezil dituzte; azala orritxoetan askatzen da hostopilaren antzera (52)
Lorezil-harizpiak bat eginda daude anteretaraino; gerbak aurkakoak dira edo ia; lore-brakteek punta iluna dute, edo ilunak dira osorik (53)
Lorezil-harizpiak beheko erdian bakarrik daude bat eginda; gerba txandakatuak; lore-braktea horixkak, batzuetan punta gorrixkarekin (54)
Komentariorik ez..