Kuskuak akenioaren tamainakoak dira ia, belarkarak edo zertxobait larrukarak, arrautza-itxurakoak, opakoak, 2 mm baino laburragoak (31)
Hostoek papilak dituzte, ertzean hortz desberdinak dituzte, zabal baino nabarmen luzeagoak dira, nerbiazio pinatua dute eta txortena eta orria ia luzera berekoak dituzte (32)
Lore-elkartearen adar nagusiak ia ez daude adarkaturik; kuskuak zabal baino luzexeagoak dira, 3,5-6,5 x 3,5-6 mm-koak: periantoaren kanpoatalak normalean ez dira erreflexuak (33)
Lore-elkartearen adarrak askotan adarkatzen dira; kuskuak luze bainoapur bat zabalagoak dira, 5-9,5 x 5,5-10,5 mm-koak; periantoaren kanpo-atalak gehienetan erreflexuak dira (34)
Generoa:Rumex
Forma biologikoa:Kamefitoa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gutxienez:300 m
Garaiera gehienez:2000 m
Ugaritasuna:
Lurraldeko mendiak: U
Komentariorik ez..