LEIZADI hego trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Argazkirik ez
900 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ARALAR
Aurkitzailea(k):J.M. Barandiaran Ayerbe
Noiz aurkitua: 1917
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

J. M. BARANDIARANek (1953) zionez: Trikuharria. Ganbara errektangularra, 3 harlosakoa, estalirik gabea, eta ia nabarmentzen ez zen tumuluarekin. Bertako kareharriak.

Lurraldea:Gipuzkoa
Nola iritsi: Ingurua miatu ondoren ez da monumentua aurkitzerik izan. Agian desagertua izango da, edo bestela inguruan hain ugariak diren eskortaren baten hondarrekin nahastua.
Historiala: J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1917an. Ez da industu.
Bibliografia: El Hombre Prehistórico en el País Vasco 1953, pp. 214-215, nº 139

Komentarioak

    Profile picture for user inaxio

    Koordenatu okerrak zeuzkan. Zuzendu egin ditut, eta gutxi gora-beherakoak jarri, IGNren mapa zaharrak erreferentzia gisara erabilita.

    Aranzadikoak batzutan egon dira hementxe bilatzen, baina Barandiaranen geroztik inork ez du trikuharria ikusi.

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by irundarra

    ni ere joan nintzen begiratu bat ematera, baina iratze asko zegoen. egingo dut beharbada negu partean beste osteratxo bat.